¡Begirada Gaztea!

Beasaingo gazteria,


Behar zaituztegu! Mesedez erantzun ondorengo inkesta.

Protegido

GAUZAK MODU DESBERDIN BATEAN EGITEKO MOMENTUA IRITSI DA!


Denok dakigu nolako garrantzia duen gazteriak gizartean, horregatik eman nahi diogu balioa eta zuek izango zarete prozesu honetan ahotsa izango duzuenak.

Beasaingo Udalak, TINC gazte-partaidetza prozesuetan espezializatutako enpresarekin lankidetzan, gauzak desberdin egiteko gogoa duten gazte guztiak gonbidatu nahi ditu prozesu honetan parte hartzera hurrengo hilabeteetan. Izan ere, zeuen artean hainbat gai interesgarri landuko dituzue, ondoren zer jarduera edo gazte-programa garatu nahi duzuen proposatzeko.

Inoiz baino argiago daukagu gauzak elkarrekin egin behar ditugula funtziona dezaten, eta hori egiteko modurik onena zeurok diseinatzea eta gehien interesatzen zaizkizuen gaiak lantzea dela.


Gazteen ahotsa beste edozeinena bezain garrantzitsua da, eta entzuteko eta ekintza-plan bat egiteko MOMENTUA da!

1

Izena eta abizenak

2

... naiz, sentitzen naiz

3

Zein urtetan jaio zinen?

4

Zein da zure Koadrila/taldearen izena?

5

Gai ezberdinei buruz eztabaidatzea eta gazte programa berriaren diseinuan parte hartzea gustatuko litzaizuke?

6

Baietz erantzun baduzu, utzi zure mugikor zenbakia

Lehenik eta behin, orain arteko gazteen jarduerei eta programari buruz pentsatzen duzuenari buruzko balorazioa egitea gustatuko litzaiguke.

Ideia ez da orain artekoari kritika egitea bakarrik, baizik eta gustuko dituzuen gauzak mantentzea eta interesa duzuen gauza berrietan indarra jartzea denon arten gazteria programa bat sortzeko.

7

Zenbateraino sentitu zara baloratua gazte bezala herrian?

0 - Batere ez,
10 - Ezin hobe
Batere ez
Ezin hobe
8

Balorazio orokor bat egin beharko bazenu orain arteko gazteria plangintzarena, nolakoa izango zen?

0 - Oso txarra,
10 - Oso ona
Oso txarra
Oso ona
9

Orain arteko zein ekintza etortzen zaizu burura gazteriarekin lotuta?

10

Zer uste duzu falta dela Beasainen gazteriaren ikuspuntutik?

11

Zer ekintza mota gustatuko litzaizuke?

12

Zein gai landu nahiko zenituzke?

13

Zenbaterainoko konpromisoa hartu nahi duzu?

14

Zer iruditzen zaizu martxan jarriko den prozesua? Zenbat motibatzen zaitu?

15

Edozein ideia ongietorria izango da, idatzi lasai:

Gutxigorabehera, hiru hilabeteko prozesu bat jarriko dugu martxan, Tinc Kooperatibako kideekin batera taldelanean aritzeko. Prozesuak hiru hilabeteko iraupena izateak ez du esan nahi konpromiso oso haundiko zerbait denik. Data horiek jarri dira, besterik gabe, benetan egin nahi ditugun proposamenak lantzeko denbora izan dezagun.


Zer esaten diguzu? Prest zaude parte hartzeko?

background